Gizartea -

Gasteiz

Zorua garbitzeko ontzian burua trabatu zuen neskato bat askatu dute

Suhiltzaileek gaur jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean gertatu zen istripua, neskatoak burua ontzian sartu zuenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burua zorua garbitzeko ontzian sartu zuen, eta atera ezinean zebilen neskato bat askatu behar izan zuten atzo Gasteizko suhiltzaileek. Suhiltzaileek gaur eman dute gertakariaren berri. Ohar batean zabaldu dutenez, istripua atzo 18:25ean jazo zen. Umearen gurasoek larrialdietara deitu zuten, burua ontzitik atera ezin ziotela eta, arduratuta. Etxebizitzara bertaratu zen suhiltzaile taldeak ontzia trabatuta zegoen plastikozko zatitik banandu zuen aurrena. Hartara, neskatoaren burua ontzitik kanpo geratu zen, baina zorua garbitzeko xukatzeko erabiltzen den zatia lepoan zuen oraindik. Handik gutxira, baina, hura ere askatzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa