Gizartea -

Ezbeharra Etxebarrin

8 urteko ume bat ospitalean dago, futbol-ate bat gainera erorita

Ezbeharra pasa den igandean gertatu zen. Adingabea Etxebarriko udal-frontoian futbolean jokatzeko egon ohi diren ateetako batean zegoen jolastean, eta halako batean gainera erori zitzaion.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8 urteko haur bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten joan zen igande goizean, Etxebarriko udal-frontoian futbolean jokatzeko egon ohi diren ateetako bat gainera erori baitzitzaion. Hala jakinarazi dio Segurtasun Sailak eitb.eus atariari.

Adingabea Etxebarriko kirol-esparru horretan futbolean aritzeko dauden ate batean ari zen jolasten, eta halako batean gainera jausi zitzaion, buruan jo eta azpian harrapatu zuen. Gertakariaren lekura anbulantzia bat bertaratu zen, eta gaztea Gurutzetako ospitalera eraman zuen. Behin ospitalean, bertan geratu zen ingresatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa