Gizartea -

Indarkeria matxista

Mutil gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia jotzeagatik

Erasoa kalean bertan egin zion emakumezkoari. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu du, indarkeria matxista delitu bat egotzita, bikotekide ohia jo duelako Alde Zaharreko kale batean.

Erasoa atzo jazo zen, 16:00etan. Ordu horretan, herritar batek Udaltzaingora deitu zuen, Alde Zaharrean gizonezko bat emakume bat jotzen ari zela salatzeko, Udalak jakinarazi duenez.

Agenteak bertaratu zirenean, erasotzailea dagoeneko ez zegoen bertan, baina emakumezkoak aitortu egin zien gizonak jo zuela.

Lekuko batek emandako deskribapenari esker, erasotzailea topatu eta atxilotu egin ahal izan zuten.

 

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Araba EAE albisteak Gizartea albisteak Gasteiz Albisteak