Gizartea -

TRAFIKOA

Auto-ilarak A-8an, Bilbon, bost ibilgailuk elkar jo ondoren

Benta Zaharra inguruan izan da talka, eta Zorrotzako bihurgunerainoko ilarak sortu dira. Egoera 09:00etarako etorri da bere onera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ibilgailuk batak bestearen kontra egin dute talka, goizean, A-8 autobidean, Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Benta Zaharra inguruan izan da istripua, eta ondorioz sortu diren auto-ilarak Zorrotzako bihurguneraino iritsi dira.

07:20 inguruan izan da ezbeharra, eta ordubebe baino gehiago behar izan du Ertzaintzak trafikoa oztopatzen zuten autoak bidetik erretiratu eta egoera bere onera ekartzen.

Bestalde, Leaburun, GI-2135 errepidean, pertsona bat zauritu da, bera gidatzen ari zen autoa bidetik aterata. Tolosako Asuncion Klinikara eraman dute artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea