Gizartea -

Gertaera

Atxilotu bat Bilbon, gazte bati labanaz eraso egiteagatik

Biktimari zauria egin dio saihets aldean eta ospitaleratu behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, gazte bati labanaz eraso egitea egotzita, Ertzaintzak berri eman duenez.

Erasoa goizaldeko bostak aldera gertatu da Abandoko ostalaritzako lokal baten kanpoaldean.

Aipaturiko bi lagunak borrokan hasi dira eta erasotzaileak saihets aldean zauria egin dio biktimari. Horrenbestez, ospitaleratu egin behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea bideoak Eguneko albisteak