Gizartea -

Nafarroa

Jai-giroa nagusi Iruñean, San Saturnino zaindariaren egunean

Hiriko zaindariaren irudiak Iruñeko kaleak zeharkatu ditu.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jai giroa da nagusi gaur Iruñeko kaleetan, izan ere, San Saturnino zaindariaren eguna ospatzen dute gaur iruindarrek. San Saturninoren irudia kalez kale ibili da prozesioan, udal ordezkariak, buruhandiak eta erraldoiak lagun zituela.

Udal ordezkariak (Aranzadiko eta I-Eko kideak salbu) goizeko hamarrak aldera joan dira San Saturnino elizara eta bertatik santuaren irudia hartu dute. Santuak egindako ibilbidean honakoa izan da: San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Arazuri doktorearen pasealekua, Kale Berria eta ostera San Saturnino kalea.

Gero, Francisco Perez Iruñeko gotzainak meza eman du San Saturnino elizan.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak aitortu du ez zuela prozesioa barrutik ezagutzen eta "polita eta dotorea" iruditu zaiola.

Arratsaldean, La Pamplonesa udal bandaren ekitaldia izango da Gayarre antzokian 19:00etatik aurrera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Gaurko titularrak