Gizartea -

Gertakaria

Tuterako lantegi bat hustu dute, sute bat dela eta

Sigma Brakes enpresako makinetako batek su hartu du bart, eta, badaezpada, langileak atera dituzte. Kalte material txikiak egin ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sigma Brakes Tuterako (Nafarroa) lantegia hustu dute bart, sutea piztu baita, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Horren arabera, SOS Nafarroak 00:19an jaso du sutearen berri, 112 telefono zenbakian deia jasota. Antza, makinetako batek su hartu du, eta, badaezpada, gaueko txandan zeuden langileak atera dituzte, kea pilatu baita lantegian. Balazta-pastillak egiten ditu Tuterako Montes del Cierzo industrialdean dagoen enpresa honek.

Kalte txikiak eragin ditu, su hartu duen makina baino ez delako kaltetu.

Tuterako suhiltzaileek arin amatatu dute sua, eta 01:24rako langileak barruan ziren berriro, fabrika ondo aireztatu eta karbono monoxidoaren maila normala zela egiztatu ondoren. Anbulantzia bat bertaratu da, badaezpada, baina ez du inor artatu behar izan.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du sutearen nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tutera bideoak Suteak argazkiak Eguneko albisteak