Gizartea -

Pilatosen Balkoian, Ubaban

Urbasan desagertutako Zurukuaingo txirrindularia onik aurkitu dute

Atzo desagertu zen txirrindularia onik aurkitu du lanetik kanpo zegoen foruzain batek, 00:30 aldera, Pilatosen balkoian, Ubaban. Zudairiko osasun zentrora eraman dute azterketa egitera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo desagertu zen Zurukuaingo txirrindularia onik aurkitu du lanetik kanpo zegoen foruzain batek, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez. Foruzainak desagertua 00:30 aldera topatu du Urbasan, Pilatosen balkoian, Ubaban.

Ondoren, Zudairiko osasun zentrora eraman dute, azterketa bat egitera.

21 urteko txirrindularia Larraitza mendian desagertu zen atzo.

11:00k inguruan atera zen etxetik, bazkalorduan etxera itzultzeko asmoz. Etxera itzuli ez zela ikustean eta sakelako telefonora egindako deiak erantzuten ez zituenez, mutilaren gurasoek Foruzaingoa ohartarazi zuten arratsaldean. Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak, Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Lizarrako suhiltzaileak joan ziren haren bila, baita Zurukuaingo eta inguruko herrietako zenbait bizilagun ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak