Gizartea -

Zerbitzu telematikoa

Osakidetzaren ospitale guztiek dute jaiotzak erregistratzeko sistema

Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 ume jaiotzen dira. Horien gurasoek dagoeneko ez dute Erregistro Zibilera joan beharrik.

Jaioberria, ospitalean. Argazkia: EiTB
Jaioberria, ospitalean.
Jaioberria, ospitalean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Osakidetzako ospitale guztiek dute jaiotzak erregistratzeko zerbitzu telematikoa, gurasoek Erregistro Zibilera joan beharrik ez izateko, Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Arabako Unibertsitate Ospitalea izan zen zerbitzu telematikoa abiatzen aitzindaria, eta dagoeneko Donostiako, Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan ere erregistratzen dituzte jaioberriak.

Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 ume jaiotzen dira, eta Jon Darpon Osasun sailburuak azpimarratu du gurasoei “izapide administratiboak erraztu” egiten dizkietela horrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nerabezaroa albisteak Amak albisteak