Gizartea -

Gertaera

Auto barruan harrapatutako haur bat erreskatatu dute Gasteizen

8 hilabeteko haurra auto barruan harrapatuta gelditu da, autoaren giltzak barruan zeudela. Horrenbestez, haren amak suhiltzaileei laguntza eskatu die.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi hilabeteko haur bat auto barruan harrapatuta gelditu zen atzo Gasteizen, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten bertatik.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, atzo 20:30 aldera jazo zen gertaera, Madril kalean. Haurraren amak autoa aparkatu zuen eta, antza denez, autoaren ateak itxi egin ziren, giltzak barruan zeudela.

Horrenbestez, amak suhiltzaileei laguntza eskatu zien, eta horiek atea irekitzea eta haurra bertatik ateratzea lortu zuten, sarrailagileen teknikak erabiliz eta autoaren kristalak apurtu beharrik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Umeak