Gizartea -

Salaketa

Ryanair: 'Googlek eta eDreamsek gezurrezko hegaldiak iragarri dituzte'

Googlen jarritako iragarkien helburua “kontsumitzaileak engainatzea da, eDreamsen atarian sar daitezen eta hegaldi garestiak eros ditzaten”, salatu du Ryanairrek.

Ryanair konpainiaren hegazkin bat.
Ryanair konpainiaren hegazkin bat.
Ryanair konpainiaren hegazkin bat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair Irlandako hegazkin konpainiak Googlen eta eDreams bidaiei buruzko webgunearen aurkako salaketa jarri du Dublineko Auzitegi Gorenean, “existitzen ez diren hegaldiak iragartzeagatik eta saltzeagatik”.

Ryanairren iritzian, bi konpainia horiek kontsumitzaileak “engainatzen” ari dira, beren publizitate eta salmenta estrategiarekin. Gauzak horrela, Kontsumitzaileak Babesteko eta Lehiakortasunerako Batzordea ere ohartarazi dute, auzitegietara jotzea azter dezaten.

“Googlek aukera eman dio eDreams atariari engainagarriak diren azpi-domeinuak erabiltzeko, hala nola, 'Ryanair Cheap Flights' eta 'www.ryanair.edreasm.com'; gure konpainiaren irudi bera erabiltzen duen webgune bat ere erabili izan dute”, salatu du hegazkin konpainiak.

Ryanairren arabera, Googlen jarritako iragarki horien helburua “kontsumitzaileak engainatzea da, eDreamsen atarian sar daitezen eta hegaldi garestiak eros ditzaten”.

Amaitzeko, Ryanairrek ohartarazi du eDreams bezalako atarietan erreserbak eginda beste arazo batzuk ere sortzen direla, “maleten fakturazioa erregistratuta geratzen ez delako, harremanetarako datuak bete gabe geratzen direlako eta bidaideen erreserbak aintzat hartzen ez dituelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google argazkiak Albisteak