Gizartea -

Errenteria

Kamioilari bat atxilotu dute Errenterian, beste gidari bat jotzeagatik

Enpresa batera sartzeko lehentasuna nork zuen eztabaidatzen ari ziren eta borrokan amaitu zuten. Jipoitutako kamioilaria ospitalean dago.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko kamioilari bat atxilotu dute Errenterian, beste kamioilari bat jipoitzeagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak astelehen gauean jazo ziren, Errenterian, enpresa bateko atarian. Lantegira sartzeko lehentasuna nork zuen eztabaidatzen hasi ziren eta bietako batek labana batekin mehatxu egin zion besteari, eta azken horrek ukabilkadaka erantzun zion.

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta erasotzailea atxilotu zuen. Zauritutako kamioilaria Donostia Ospitalera eraman zuten. Sudurra eta masailezurra hautsita ditu, eta bekainean ebakia dauka.

Atxilotutako kamioilaria datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Errenteria Gaurko azken ordukoa