Gizartea -

jazoera

Zauriturik eragin ez duen sutea izan da Gasteizeko etxebizitza batean

Larrialdi-zerbitzuek 12:30ak aldera jaso dute abisua, Berpizkundearen plazako etxebizitza bateko lehenengo solairuan (zezen-plazatik gertu) sutea zegoela esanez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ke asko eragin duen sute ikusgarria izan da gaur eguerdian Gasteizen, baina ez da zauriturik izan.

Larrialdi-zerbitzuek 12:30ak aldera abisua jaso dute Berpizkundearen plazako lehenengo solairu batean (zezen-plazatik gertu) sutea zegoela esanez. Gertakariaren lekura udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina ez dute eraikina hustu behar izan. Hala ere, auzotarrei gomendatu diete euren etxebizitzetatik ez ateratzeko sutea itzali arte.

13:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpean izatea. Orain suhiltzaileak sutea zerk eragin duen argitzen saiatzen ari dira, eta nolako kalteak eragin dituen etxebizitzan, Udaleko iturriek helarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gizartea Gasteiz berriak Albisteak