Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume baten aurkako eraso sexista salatu du EH Bilduk Lasarte-Orian

Emakume batek eraso sexista jasan du bart etxerako bidean eta erasotzaileari aurre egin dio, EH Bilduk salatu duenez.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek eraso sexista jasan du bart Lasarte-Orian, etxerako bidean zihoala, eta erasotzaileari aurre egin dio, EH Bilduk ohar bidez jakinarazi duenez.

EH Bilduk salatu duenez, "berriro ere gure salaketa irmoa adierazi nahi dugu; eta berriro ere esan behar da emakumeek pairatzen dituzten etengabeko erasoen aurrean hartzen diren neurriak ez direla eraginkorrak. Emakumeen aurkako abusuak eta jazarpenak egiturazko arazo bat dira, pertsonek beren generoaren arabera dituzten botere-egoerei zuzenki lotutakoa".

Asteazkenean, abenduaren 9a, Lasarteko Talde Feministak deialdia egin du arratsaldeko 19etan Okendo plazan erasoa salatzeko. EH Bilduk bat egiten du deialdiarekin.

_________________________________________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea albisteak EH Bildu Bizkaia Lasarte-Oria Albisteak