Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik

Atzo goizean, 08:20 inguruan, izan zen erasoa, Florida kalean, dantzaleku baten atarian. Antza, bikoteak eztabaida bat izan zuen, eta gizonezkoak emakumea jo zuen aurpegian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita. Kalean emakumeari kolpeak eta zaplaztekoa eman zizkion, Gasteizeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Atzo goizean, 08:20 inguruan, izan zen erasoa, Florida kalean, dantzaleku baten atarian. Antza, bikoteak eztabaida bat izan zuen, eta gizonezkoak emakumea jo zuen.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Albisteak Gaur