Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat zendu da Gaubeako mendi batean

Biktimak 36 urte zituen eta Abadiñoko bizilaguna zen. Bihotzekoak jota hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da Gaubeako mendi batean, bihotzekoak jota. Biktimak 36 urte zituen eta Abadiñoko bizilaguna zen.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, 13:00ak inguruan jaso dute abisu bat, inguru horretan gazte batek laguntza behar zuela ohartaraziz.

Helikopteroan bertaratu da Ertzaintza, baina gizonezkoa zegoen tokira iritsi direnerako, hilda zegoen, bihotzekoak emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea albisteak Eguneko albisteak