Gizartea -

Bizkaia

Emakume baten gorpua topatu dute Gernikan

Hasiera batean indarkeria matxista kasu bat izan zitekeela pentsatu bada ere, lehen auzitegi-azterketaren arabera, berez hil da emakumea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua topatu dute Gernikan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitze aldera.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:45ean aurkitu dute hilotza, Gernikako ostatu batean.Hasiera batean, indarkeria matxistaren kasu bat izan zitekeela zabaldu bada ere, lehen auzitegi-azterketek aukera hori baztertu dute. Azterketon arabera, eta autopsiaren zain, berez hil da emakumea.

Radio Euskadik zabaldutakoaren arabera, gorpuan ez dute begi-bistako indarkeria zantzurik topatu. Dena dela, biktimak bitan salatu ditu tratu txarrak jasan izana, EiTB taldeko irratiak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo Gaurko azken ordukoa