Gizartea -

Barakaldo

MegaParkeko dendak eta jatetxeak jendez hustu dituzte, sute bategatik

Sutea transformadore elektriko batean piztu da, eta berehala itzali dute. Ez da inor zauritu.

Sute baten ondorioz Megaparkeko dendak eta jatetxeak hustu dituzte

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko MegaParkeko biltegi bateko transformadoreak su hartu du, eta zentro komertzialeko dendak eta jatetxeak jendez hustu dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 19:45 inguruan piztu da, eta, badaezpada, MegaParkeko bezeroak bertatik irtenarazi dituzte. 21:30erako amatatu dute suhiltzaileek, eta ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Barakaldo Eguneko albisteak Jatetxeak azken ordukoa Suteak