Gizartea -

Klima aldaketa

Klimari buruzko akordio proiektua adostu dute Parisen

11:30etik aurrera aurkeztuko diete akordioaren zirriborroa ministroei. Gero, goi-bileran parte hartzen ari diren 195 herrialdek testua eztabaidatuko dute eta arratsaldean onartuko dute.

195 herrialdetako ordezkariak elkartu dira egunotan Parisen. Argazkia: EiTB
195 herrialdetako ordezkariak elkartu dira egunotan Parisen. Argazkia: EiTB
195 herrialdetako ordezkariak elkartu dira egunotan Parisen. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima aldaketari aurre egiteko akordio proiektua lortu dute larunbat goizaldean Parisen eta gaur 11:30etik aurrera aurkeztuko dute Klima Aldaketari buruzko Parisko Goi-bileraren baitan, bileraren iturriek BFM telebista kateari azaldu diotenez.

Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministro eta goi-bileraren presidenteak testua banatuko die 195 herrialdeetako ordezkariei.

Gero, testua ikusteko eta eztabaidatzeko tartea izango dute aldeek eta, aurreikuspenen arabera, arratsaldean onartuko dute.

Manifestazio ekologista deitu dute larunbaterako, Parisen

Talde ekologista ugarik jendetsua izan asmo duen manifestazioa deitu dute gaurko, Parisen, mota honetako ekitaldiak debekatuta dauden arren.  Azaroaren 13ko atentatuen ostetik, Larrialdi Egoeran dago Frantzia, eta manifestazio oro, galarazita.

350.org, Attac, Confederation Paysanne, Reseau Sortir du Nucleaire eta Climate Games taldeak daude deitzaileen artean. Horien ustez, "gutxienez 8.000 lagun" bilduko dira Frantziako hiriburuko kaleetan. Polizia jakinaren gainean dago, eta sare sozialetan bolo-bolo dabil:

 

 

 

Egiterik balute, COP21 klima aldaketaren inguruko goi-bileraren inguruan egindako lehen manifestazio handia litzateke. Gaur da amaitzekoa goi-bilera, 195 herrialdek eta Europar Batasunak adostutako akordio historiko bat sinatzeko ekitaldiarekin.

11:00etan dute hitzordua manifestariek, Parisko Garaipen Arkuan, handik Grande Armee etorbidera joateko. 12:30ean, bi minutuko isilunea egingo dute "klimaren krimenen hildakoak" gogoan hartzeko, eta jarraian, loreak botako dituzte airera.

341 atxilotu, aurrekoan

Goi-bilera hasi baino lehen deitutako beste manifestazioa debekatu egin zuten agintariek, Larrialdi Egoera indarrean zegoela argudiatuta.

Debekuari aurre eginez, Errepublika plazan bildu ziren ehunka manifestari. Polizia oldartu egin zitzaien, eta 341 lagun atxilotu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken albisteak Frantzia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ekologia gaur Larrialdi klimatikoa 2024 Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak