Gizartea -

Gabonetako azoka

San Tomas, ate-joka Bilbon

Abenduaren 21ean, astelehenez, ospatuko dute azoka Bizkaiko hiriburuan. Aurreko urteetan bezala, 140 ekoizleren 286 postu paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian.

Santo Tomas Bilbon
Santo Tomas Bilbon
Santo Tomas Bilbon

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 21erako falta diren egunak zenbatzen dabiltza bilbotar asko eta asko. Izan ere, San Tomas azoka hitzordu garrantzitsua da Bizkaiko hiriburuan. Aurten astelehenez egingo da, baina horrek ez du eragotziko jende asko biltzea.

BBK-k antolatzen duen azoka honek 68. edizioa du aurten. Aurrekoetan bezala, 140 ekoizleren 289 postu izango dira Areatzan eta Plaza Barrian, eta gure baserritarren frutak, barazkiak, ogi eta pastelak, eztia eta txakolina erosi ahalko dituzte bertaratzen direnek.

Hirugarren urtez, BBK Gureak Saria banatuko du BBK Fundazioak. Aurten, CEAR Euskadiri emango diote, errefuxiatuen alde egindako lana eskertu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas eguna Donostian Euskal herriak Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskadiko feriak