Gizartea -

Iruñean

Gazte bat pilotakadaz begi batean jotzeagatik ikerketa ireki dute

Salatzailearen arabera, berak ez zuen gertakarietan parte hartu, baina pilotakada jaso zuen eskuin begian. Gainera, agenteak protokoloa urratu zuela dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Audientziak Angel Z.B.k jarritako errekurtsoa onartu du. Gazte horrek pilotakada jaso zuen begi batean eta horren ingurukoak artxibatu zituzten. Ikerketarekin jarraitzea agindu dute orain, jaurtiketa nork egin zuen argitzeko.

2012ko irailaren 26an izan zen gertakaria, 13:15 inguruan, Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen aurkako greba orokorraren testuinguruan, hain zuzen ere. Salatzailearen arabera, berak ez zuen gertakarietan parte hartu, baina pilotakada jaso zuen eskuin begian. Gainera, agenteak protokoloa urratu zuela dio, 30 metro baino hurbilago zegoelako eta burura jo zuelako, eta ez gerritik azpira.

Halere, ezin izan zuen jaurtiketa egin zuen agentea identifikatu, ezta ze distantziara egin zen zehaztu ere. Horrela, bere deklarazioari sinesgarritasuna kendu zion beste aldeak.

Angel Z.B.k errekurtsoa jarri zuen eta onartu egin dute jaurtiketa nork egin zuen zehazteko, eta erantzukizun penalik dagoen jakiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea