Gizartea -

Bermeon

Gizon bat atxilotuta, aitaginarreba ohia autoarekin harrapatzeagatik

Aitaginarrebaz gain, haren alabetako bat ere harrapatu du. Haurra, 9 urtekoa, larri zaurituta dago Gurutzetako Ospitalean. Udalak elkarretaratzea deitu du astelehenerako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bermeon, aitaginarreba ohia eta haren 9 urteko alaba autoarekin harrapatu eta gero. Bermeoko Udaltzaingoak hartu zuen atxilo ustezko erasotzailea eta Gernikako Ertzaintzaren esku utzi zuen, hilketa delitua egin duelakoan.

Atzo, arratsaldean, 18:00etan, jazo zen gertakari latza, Bermeon. Erasotzaileak aitaginarreba ohia eta une horretan berearekin zegoen bederatzi urteko haurra autoarekin harrapatu zituen, lekukoek adierazi dutenez. Neskatoa larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Haren aitak, ostera, zauri arinak ditu.

Erasoaren lekuko izan direnek esan dutenez, atxilotuak autoarekin harrapatu zituen aita-alabak eta, ondoren, autotik irten eta ostikoka hasi zitzaion gizonezkoari. Erasotzailea Gernikako Ertzaintzaren esku utzi zuten atzo.

Gaitzespen elkarretaratzea, astelehenean

Bermeoko Udalak eta hainbat gizarte eragilek elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako, 20:00etan Goiko Plazan, ostiralean jazotako gertakariak gaitzesteko asmoz. Gertakari horiek "indarkeria matxistaren" testuinguruan barruan sartu ditu EH Bilduk.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo