Gizartea -

Ustezko sexu-abusuak

Gasteizko irakaslearen aurkako 'neurriak proposatu' zituen Fiskaltzak

2014ko urrian irakaslearen kontrako “neurriak” hartzea Arabako Hezkuntza ordezkariari “iradoki” ziola ziurtatu du Arabako fiskalburuak, baina hark “baztertu” zituen.

Josu Izaguirre Arabako fiskalburua Eusko Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE
Josu Izaguirre Arabako fiskalburua Eusko Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE
Josu Izaguirre Arabako fiskalburua Eusko Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko urrian, Gasteizko irakaslearen kontrako ?neurriak? hartzea Blanca Guerrero Arabako Hezkuntza ordezkariari ?iradoki? ziola ziurtatu du gaur Josu Izaguirre Arabako fiskalburuak, baina hark ?baztertu? zituen. Irakaslea ikertzen ari dira 3-5 urteko umeei ustez sexu-abusuak egiteagatik.

Izaguirrek agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko batzordean, PSE-EEk eta UPyDk eskatuta, Arabako Fiskaltzaren eta Arabako Hezkuntza ordezkaritzaren arteko kontraesanak azaltzeko.

2014ko urriaren 20an izandako bileran, Fiskaltzak ikerketaren berri eman ez ziola esan zuen berriro Hezkuntza ordezkariak azaroaren 25ean, Legebiltzarrean. Irakaslearen aurkako ?neurri konkreturik hartu? behar ote zuen Izaguirreri ?zuzenean? galdetu ziola adierazi zuen.

?Auzirik ez dagoela esan zidan, ez dago batere. Ikerbidearen berri ez zidan eman?, ziurtatu zuen Guerrerok Gasteizko Ganberan.

Auzirik ez zegoela esan zuenik ukatu du

Adierazpen horiek egin eta ordu batzuk geroago Izaguirrek agiri bat zabaldu zuen, auzirik ez zegoela esan zuenik ukatzeko. Gaur goizean berretsi du.

Gainera, ordezkariak irakaslearen aurkako neurriak hartzeko beharra edo aukera ez zuen aipatu, fiskalak ziurtatu duenez.

Bilera hura Fiskaltzak deitu zuela argi utzi du Izaguirrek gaur, ustezko sexu-abusu auzi guztiak aztertzeko. ?Bilera horretarako ez bazen, ez zuen zentzurik?, azpimarratu du fiskalak.

Izaguirreren hitzetan, ordezkariak irakaslearen aurka kautelazko neurriak hartzeko ?beharra edo aukera zuzenean edo zeharka? ez zuen planteatu. Ondorioz, berak ere proposatu ez zuela azaldu du Izaguirrek, Fiskaltzak horretarako eskumenik ez duelako. ?Neurriak hartzeko borondaterik? ez zegoela ulertu zuen.

Neurri ez hain traumatikoak

?Hala eta guztiz ere, neurri ez hain traumatikoak hartzeko aukera iradoki nion, pertsona ikertuaren eskubideak errespetatuz, batez ere adingabeek eta haren familiek bizi duten tentsio egoera arintzeko balio zezakeelako?, erantsi du Izaguirrek.

?Hezkuntza ordezkariak proposamena baztertu zuen?, nabarmendu du fiskalak.

Bere agerraldiak ustezko biktimei bakarrik kalte egiten dien ?polemikari? amaiera emateko balio izatea espero du Izaguirrek. Kasu horietarako protokolo bat egon beharko litzatekeela uste du, eta polemika ?inorentzat ona ez? dela onartu du.

Urriaren 23an irakaslea aldi baterako baztertu zuten. Fiskaltzak ikerketari hasiera 2014ko ekainaren 17an eman zion, eta 2015eko ekainaren 23an bukatu zuen. Auzia Gasteizko epaitegi baten eskuetan dago orain; aurretiazko eginbideak ekainaren 29an hasi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba