Gizartea -

Lan Eskaintza Publikoa

Hezkuntza Sailak DBHko 577 lanpostu eskainiko ditu 2016an

Irakasle berriak aukeratzeko prozesua “berme juridiko guztiekin” egiteko, Hezkuntza Saila lanean ari dela azpimarratu du Uriartek.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 577 lanpostu eskainiko dituztela baieztatu du gaur Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Azterketak 2016aren erdialdera egingo dituztela iragarri du.

Lan eskaintza publikoan Sailak eskaini dezakeen lanpostu kopuruen behin betiko datuaren berri atzo izan zuela azaldu du Uriartek prentsaurrekoan.

Irakasleak aukeratzeko prozesua ?berme juridiko guztiekin? egiteko, Hezkuntza Saila lanean ari dela azpimarratu du sailburuak. Uriarteren ahotan, inork Saila ?ez salatzea? eta aurkezten direnek alferrikako saiakera bat ez egitea da helburua.

Lan eskaintza publikoa azaroan aurkeztu zien Hezkuntza Sailak sindikatuei. DBHko 500 lanpostu baino gehiago eskaini behar zituztela agindu zuen Exekutiboak orduan. Gobernu zentralaren araudiak aurreikusitako kopururik handiena aurkezteko asmoa zutela nabarmendu zuen sailburuak.

Aurten Lehen Hezkuntzako 275 lanpostu eskaini ditu Hezkuntza Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak