Gizartea -

AP-68an

Hildako bat eta zauritu bat Arrankudiagan, AP-68an izandako istripuan

Ezbeharra ostiral arratsaldean jazo da. Turismo batek eta kamioi batek talka egin dute elkarren aurka, eta, ondorioz, bi ibilgailuetako baten bidaiaria hil egin da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da eta beste bat zauritu AP-68an, Arrankudiaga parean, turismo batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin ostean. Baliteke istripuan bigarren zauritu bat ere egotea.

Segurtasun Sailetik Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, istripua 18:45ean jaso da, AP-68 autobidean, Aretako bidesaria zeharkatu eta gero, Arrankundiaga parean.

Auto batek eta kamioi batek elkar talka egin dute eta, ondorioz, pertsona bat hil da. Gainera, beste lagun bat zauritu da, hortaz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

20:10ean, errei bat baino ez zegoen zabalik, eta horrek ilara luzeak eragin ditu lehenengo uneetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Arrigorriaga bideoak A8 autobidea gaur