Gizartea -

Drogaren aurkako operazioa

10 kilo metanfetamina atzeman dituzte Bilboko aireportuan

Maleta baten barruan ezkutatuta zegoen droga, hiru xaflatan banatuta eta plastikoz estalita.

Maleta baten barruan atzeman dute droga. Argazkia: Barne Ministerioa.
Maleta baten barruan atzeman dute droga. Argazkia: Barne Ministerioa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia hamar kilo metanfetamina atzeman dizkiote gizonezko brasildar bati, Bilboko aireportuan. Guardia Zibilak eta Zerga Agentziak elkarlanean burutu dute operazioa.

Abenduaren 16an atzeman zuten droga; maleta baten barruan ezkutatuta zegoen, hiru xaflatan banatuta eta plastikoz estalita. Kanpoaldean 'Gold' izena zuten jarrita, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Droga zeraman gizonezkoa aireportuan bertan atxilotu zuten: Amsterdametik joan zen Bilbora, eta Poliziaren arabera, egun horretan bertan Brasilerako bidea hartzekotan zen.

Atzemandako drogak merkatuan 451.324,72 euroko balioa duela jakinarazi du Barne ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Drogak argazkiak Albisteak Gaur Albisteak