Gizartea -

Gertakaria

Udaltzain batek Bilboko Itsasadarrera jausitako gizon bat salbatu du

Agenteak uretara egin du salto gizonari laguntzeko; ikertzen ari dira zer dela-eta erori den azken hori Areatzako barandatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzain batek Itsasadarrera eroritako gizon bat erreskatatu du. Gizona, ikertzen ari diren arrazoiengatik, uretara jausi da Areatzako barandan eserita zegoenean.

EFEri Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman diotenez, gertaera 19:30ak aldera jazo da; une hartan, hainbat lagun zeuden gunean, alegia, San Tomas eguneko azoka egin duteneko gunean.

Udaltzaina, berez, Udalak azoka horretarako antolatutako segurtasun-taldean ari zen lan egiten; uretara egin du salto, eta gizonari eutsi dio. Gerora, suhiltzaileek atera dituzte biak Itsasadarretik.

Istripua izan duen gizona Basurtuko ospitalera eraman dute, anbulantzian, aipatutako iturriek esan dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilbo berriak San Tomas azoka 2023 Bilbo Bizkaiko albisteak