Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Iruindar bat espetxera bidali dute emakume bati sexu-erasoa egitearren

Gizonak 18 urteko emakume bati egin zion eraso, lurrera bota eta ukimenduak egin zizkion, sakelako telefonoa lapurtzen saiatu ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gizonezko iruindar bat kartzelan sartu dute Foruzaingoak sexu-eraso batengatik atxilotu ostean. 18 urteko emakume batek salatu zuen gertakaria, lapurretan eta sexu-erasoa egin ziola, alegia.

Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar batean azaldu duenez, abenduaren 16ko gauean izan zen gertakaria.

Gizonak sakelako telefonoa emateko eskatu zion emakumeari, eta emakumeak uko egin zionean, borrokan hasi ziren. Orduan, gizonak lurrera bota zuen emakumea, eta sexu-erasoa egin zion indarkeria handia erabiliz, aipatu iturrien arabera.

Gazteak aurre egin zion erasotzaileari, baina sakelako telefonoa eman zion arren, gizonak ukimenduak egiten jarraitu zuen, emakumeak indarrez uxatu zuen arte.

Gizonak ihes egin zuen, baina Foruzaingoak aurkitu egin eta epailearen esku utzi zuen. Epaileak, azkenean, espetxeratzeko agindua eman zuen.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak gaur Nafarroa gaur Eguneko albisteak