Gizartea -

Eguberri Eguna

Olentzero Twitterreko 'trending topic' da, lana amaitu ostean

Eguberri Eguneko goizean, milaka ume berak utzitako opariekin jolasten ari ziren bitartean, "El Olentzero" etiketa Twitterren Estatu mailan gehien erabili diren hamarren artean izan da.

Olentzero, berriro ere, oso ondo portatu da txikiekin. Argazkia: EiTB.
Olentzero, berriro ere, oso ondo portatu da txikiekin. Argazkia: EiTB.
Olentzero, berriro ere, oso ondo portatu da txikiekin. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olentzero mendian dago, dagoeneko, gau osoan zehar buru-belarri lanean eman ostean; Euskal Herriko etxeetan izan da, txikiek eta nagusiek eskatutako opariak uzteko asmoz. Lana oso ondo egin duenez, marka lortu du Olentzerok: milaka neska-mutil kalean edo etxean jolasten ari zirenean berak utzitako opariekin, "El Olentzero" etiketa Twitterreko hamar erabilienen eta komentatuen artean kokatu da, Estatu mailan. Hortaz, Olentzero Twitterreko “trending topic” izan da. Hona hemen adibide batzuk:

 

Lana amaituta, milaka txikik urtarrilaren 6a dute gogoan; izan ere, egun horretan bertan helduko dira Errege Magoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak 2022 Gabonak bideoak Olentzero