Gizartea -

Suteak

Bilboko Arraiz mendian piztutako sutea, kontrolpean

Ataunen atzo goizaldean berrindartu zen sutea gaur arratsaldean itzali dute.

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Arraiz mendian piztutako sua. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak
Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Arraiz mendian piztutako sua. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak
Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Arraiz mendian piztutako sua. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek Bilboko Uretamendi auzoan goizaldean berpiztu den sua kontrolpean hartzea lortu dute. Dena den, suhiltzaileen esanetan, oraindik ere sua ez dago erabat itzalita. Hori dela eta, suhiltzaile talde bat tokian bertan dago garrak berriz piztea eragozteko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, atzo arratsaldeko zortziak aldera piztutako sua berpiztu egin da igande goizaldeko laurak aldera.

Suak basogune bati eragin dio, eta garrek ez dute ez etxebizitzarik ezta azpiegiturarik kaltetu.

Bestalde, VOST Euskadi erakundeak Arraiz mendira Errekalde-Uretamendi errepidetik barrena autoan ez igotzeko aholkatu du, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.

 

 

Atauneko sutea itzalita

Gaur goizaldean berriro indarra hartu duen Atauneko baso-sutea arratsaldean lortu dute itzaltzea. Ur-hegazkin bat erabili behar izan dute lan horietan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Dena dela, iturri berak zehaztu duenez, talde bat oraindik ere gertakariaren lekuan jardunean dihardu txingar-hautsen bat berpiztu dadin ekiditeko.

Segurtasun sailak ez du adierazi zenbat hektarea erre diren; hala ere, arratsalde hasieran, esan duenez, 20 ziren ordu horretara arte erretako hektareak.

Sua atzo piztu zen Atauneko Aia auzoko basobera gunea batean; gerora, berpiztu egin da gaur goizaldeko hamabi eta erdiak bueltan.

Lekaroz

Atzo piztu eta gaur itzali duten sute batek 50 hektarea erre ditu Lekaroz herriko (Nafarroa) Legate mendian. Hala jakinarazi du Foru Gobernuak.

Sutea 19:30ak inguruan piztu zen, eta suhiltzaileek itzalitzat jo dute gaur eguerdiko 13:00etan. Garrek basoberako eta  sastrakako 50 hektarea erre dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak albisteak Gizartea bideoak Albisteak