Gizartea -

Espezie inbaditzailea

Liztor asiarraren 134 habia erretiratu dituzte 2015ean, Araban

Arabako Foru Aldundiak protokolo bat prestatu du espezie inbaditzaile hori aurre egiteko eta horren populazioa kontrolatzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liztor asiarraren (vespa velutina) 134 habia erretiratu dituzte 2015ean, Araban, aurreko urtean baino 110 habia gehiago, Foru Gobernuak berri eman duenez.

Espezie inbaditzaile horren presentzia geroz eta nabariagoa da Araban, aitzitik, Nafarroan eta Gipuzkoan askoz ere handiagoa da liztor asiarraren populazioa -mila habia inguru erretiratu dituzte-.

Arabako Foru Aldundiak protokolo bat prestatu du espezie inbaditzaile hori aurre egiteko eta horren populazioa kontrolatzeko. Foru Gobernuak liztor asiarren habien erregistro xehatua egingo du. Gainera, lanerako tresna berriak erosiko dituzte habien barruan pozoia sartu ahal izateko.

Aurrerantzean, 112 larrialdi telefonoan zentralizatuko dituzte herritarren deiak eta hortik suhiltzaileei pasatuko diete abisua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak