Gizartea -

Istripua

Gidari bat hil da eta ume bat larri zauritu da Astigarragan, istripuan

Umeak hiru urte ditu. Ezbeharra Urtezahar eguneko arratsaldean gertatu da, Astigarragan, GI-2132 errepidean. Zazpi urteko beste ume bat eta beste pertsona bat ere zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da eta hiru urteko ume bat larri zauritu Astigarragan, zirkulazio-istripu batean, GI-2132 errepidean, Urtezahar arratsaldean. Zazpi urteko beste ume bat eta beste pertsona bat ere zauritu dira.

Ezbeharra 18:45ean jazo da, Errenteriarako noranzkoan; une horretan, Chrysler Voyager batek eta Renault Clio batek talka egin dute. Renault Clioko gidaria hil da, eta Chrysler Voyagerreko bost bidaiarietako hiru zauritu dira; suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dituzte. Horietako bat, adingabe bat, larri dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Astigarraga Umeak