Gizartea -

Gertakaria

Sute bat izan da Bilbon, eta eraikin bat hustu dute

Garellano plazako dorretako batean, 22. solairuan, sute bat piztu da eta suhiltzaileek eraikina jendez hustu dute. Ez da inor zauritu.

Garellanoko dorretako bat hustu dute sute batengatik

2:04

Agentziak / eib.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da Bilbon, Luis Briñas kalean, Garellano plazako dorreetako batean, 22. solairuan, eta larrialdi zerbitzuek eraikina jendez hustu dute. Ez du inork min hartu.

Udaletik jakinarazi dutenez, 12:15ean sortu da sutea, aztertzen ari diren arrazoiak tarteko. Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintzak bertaratu dira eta bizilagunak euren etxeetatik atera eta gunea itxi dute. Oraindik lanean jarraitzen dute, sua mendean hartu badute ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak