Gizartea -

Iragarpena

Olatuengatik ezarritako abisu horia alerta laranja bihurtuko da gaur

Asteartean goizeko seietan aktibatuko da alerta laranja eta asteazkeneko arratsaldeko hirurak arte egongo da indarrean, zazpi metrora arteko olatuak tarteko.

Haize bortitza eta olatu handiak euskal kostaldera heldu dira jadanik

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak gaurko olatuengatik aurreikusita zegoen alerta maila -alerta laranja- jaitsi du eta abisu horia ezarri du. Dena den, asteartean eta asteazkenean alerta laranja egongo da indarrean zazpi metrotarainoko olatuak izango direlakoan.

Jaurlaritzak olatuei dagokion alerta laranja aktibatu zuen gaurko eta astearterako, baina gaur abisu horira jaitsi du alerta maila olatuek ez dutelako esperotako altuera hartu.

Gauzak horrela, gaurko abisu horia aktibatu dute itsasaldeko arriskuagatik eta olatuaren altueragatik goizaldeko hiruretatik astearteko 00:00ak arte. .

Abisu horia egongo da indarrean astearteko goizaldeko seiak artean eta orduan alerta laranja aktibatuko da, egun osoan zehar mantenduko dena. Olatuaren altuera adierazgarria goizaldean 5 m-ren bueltan kokatuko da eta igotzen joango da eguerdi partean 5-6 m inguruan kokatu arte eta arratsalde eta gauean 6-7 m inguruan.

Alerta laranja asteazkeneko arratsaldeko hirurak arte mantenduko da. Hortik aurrera olatuaren altuera jaisten hastea espero da. 15:00etatik 00:00etara itsasaldeko arriskuagatik eta olatuaren altueragatik abisu horia egongo da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Donostia