Gizartea -

Zirkulazioa

Lau pertsona zauritu dira Bilbon, bi autobusen arteko istripu batean

Bilbobus batek talka egin du geltoki batean geldirik zegoen beste autobus baten aurka.

Bilbobus bat. EFE
Bilbobus bat. EFE
Bilbobus bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Bilbon, bi autobusen arteko zirkulazio istripu baten ondorioz, Udaletik jakinarazi dutenez.

Istripua 14:40an jazo da, Gregorio de la Revilla kalean. Bertan, 38. lineako Bilbobus batek talka egin du geltoki batean geldirik zegoen 72. lineako bus baten aurka.

Hori dela eta, lau pertsona arin zauritu dira, eta Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bilboko Udala albisteak Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa