Gizartea -

Droga operazioa

375 kg kokaina beltz atzeman dituzte Katalunian

Gainera, laborategi klandestino bat desegin dute. Guztira, sei pertsona atxilotu dituzte.

375 kokaina beltza atzeman dute Katalunian. Argazkia: EFE
375 kokaina beltza atzeman dute Katalunian. Argazkia: EFE
375 kokaina beltza atzeman dute Katalunian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 375 kilogramo kokaina beltz atzeman ditu Katalunian eta Kanariar uharteetan egindako polizia operazioan. Gainera, laborategi klandestino bat desegin dute Torrelles de Foixen (Bartzelona); antza, Venezuelatik zetorren droga prozesatzen eta manipulatzen zuten bertan, gero, merkaturatzeko. Guztira, 6 pertsona atxilotu dituzte.

Kontrolak saihesteko, kokaina substantzia beltz solido batekin nahasten zuten. Ondoren, behin droga Espainiara sartutakoan, laborategira eraman eta sustantzia beltza bereizten zuten, kokainari kolore zuria eman arte.

Daniel Baena Guardia Zibilak Katalunian duen buruak adierazi duenez, Peculado izeneko operazioan 318 kokaina atzeman zituzten La Palmako portu batean zegoen belaontzi baten barruan.

Poliziak egindako miaketetan 1.050 litro produktu kimiko, laborategiko tresnak, bi pistola, kokaina egiteko 57,5 kilogramo pasta, 4.200 euro eta dokumentazioa atzeman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Drogak albisteak Gizartea bideoak Albisteak