Gizartea -

Loteria

Pasaiako administrazio batek lehen sariaren erdia saldu du

Hain zuzen ere, hiru zenbakidun administrazioak 22 654 zenbakiko 20 serie saldu ditu. Administrazioko arduradunek azaldu dutenez, inguruko taberna bati saldu dizkio bost serie.

Lehen saria Bilboko Colon de Larreategi kaleko administrazioan egokitu da

0:55

Agentziak / eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregetako Loteriaren lehen sariaren erdia Pasaian saldu da. Hain zuzen ere, 22 654 zenbakiaren 20 serie banatu ditu hiru zenbakiko administrazioak.

Itziar Maritxalar administrazioko arduradunak azaldu duenez, litekeena da saritutako zenbakiaren serietako batzuk itzuli izana. Hamar bat serie banatu dituela adierazi du; alegia 20 milioi euro.

Bost serie inguruan duen Laket tabernan saldu dituela esan du. Jende askok leihatilan erosi du dezimoa. Lehen aldia da administrazio honek horrelako sari bat saltzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umearen loteria 2024 egiaztatu