Gizartea -

Gipuzkoa

Zuloak topatu dituzte Azpeitiako futbol zelaiko emakumeen aldageletan

Antza, duela aste batzuk antzeman zituzten. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, zulo horiek zertarako erabili ote dituzten argitzeko asmoz.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Azpeitiako Garmendipe futbol zelaiko emakumeen aldageletako hormetan zenbait zulo aurkitu zituzten duela aste batzuk, Urola Kostako Hitzak zabaldu duenez.

Mikel Izurieta Lagun Onak Futbol Taldeko presidenteak argitu du “ikerketa zabalik” dagoela. “Garmendipe futbol zelaiko aldageletan agertu dira zuloak. Uneotan, Ertzaintza ari da ikerketa egiten, zulo horiek zertarako erabili diren-eta aztertzen”, Izurietaren esanetan.

Bestalde, Azpeitiko Udalak ikerketa “gertutik” jarraitzen ari dela esan du. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeko buruak azaldu duenez, “gertatutakoa lehenbailehen argitzea nahi dugu, eta gertakariaren informazioa jasotzen ari gara”.

 

network123

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa Azpeitia argazkiak Albisteak