Gizartea -

BILBO

Bilboko Karmelo auzoko osasun-zentro berria inauguratu dute

Zentro berriak 900 metro karratuko azalera du, hiru solairutan, eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa behar izan du.

Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Urkullu, Darpon eta Aburto egon dira. Argazkia: Irekia.
Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Urkullu, Darpon eta Aburto egon dira. Argazkia: Irekia.
Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Urkullu, Darpon eta Aburto egon dira. Argazkia: Irekia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Karmelo auzoko osasun-zentro berria inauguratu dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Jon Darpon Osasun sailburuak. Zentro berriak 12.500 auzotarri baino gehiagori emango die zerbitzua.

Osasun-etxe berriak zentro zaharra ordezkatuko du: 1974an jarri zuten martxan lehen osasun-zentroa auzo horretan, eta Santutxu eta Boluetako 30.000 auzotar baino gehiago artatu zituzten bertan. 1999an, Sagarminagako osasun-etxea ireki zuten, eta Karmelon artatzeko biztanle kopurua murriztu zen. Nolanahi ere, zaharkituta zegoen, eta horregatik egin dute eraikin berria.

Zentro berriak 900 metro karratuko azalera du (aurreko zentroaren bikoitza), hiru solairutan banatuta, eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa behar izan du.

"Osakidetzaren indar handienetakoa betiere izan da irits-erraztasuna, Euskadiko hiri, herri eta auzo bakoitzean baititu osasun-zentroak; horiek horrela, beharrezkoa da pertsonen zerbitzurako azpiegitura sanitarioetan inbertitzen jarraitzea, Osakidetza osasun-sistema publikoa eta kalitatekoa, egunerokoan euskaldunen uste ona duen sistema bat, izaten jarrai dezan", esan du Urkulluk bere hitzaldian.

Era berean, lehendakariak iragarri duenez, 2016an EAEko hiru lurraldetan zabalduko dira osasun-zentro berriak; besteak beste, Bilboko Miribilla auzoan eta Zornotzan zabalduko dituzte hurrengoak, gaur iragarritakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo berriak Urkullu azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Santutxu bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Osasun zentroak gaur