Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia gaur gauean, izozteengatik

Bereziki Araban izango dira izozteak. 00:00etatik 09:00etara izango da indarrean abisua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du gaur gauerako, barnealdean izozteak eman daitezkeelako, bereziki Araban. Gauerditik asteazkeneko 09:00etara izango da indarrean abisua.

Gaur bertan, zeroz azpiko tenperaturak jazo dira Arabako hainbat tokitan. Adibidez, -1,7 ºC, Iturrietan; -1,4 ºC, Subijanan; eta -0,5 ºC, Agurainen.

Bestalde, gauerdia arte eutsi egin diote itsasoko abisu horiari, olatuak 3,5-4 metro artekoak izan daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa