Gizartea -

Heriotza

Patxi Agirrezabala ELAko Komunikazio arduraduna hil da

Sindikatuak doluminak eman dizkie Agirrezabalaren senide eta lagunei, eta “Euskal Herriko langileriaren alde” hainbat urtetan egin zuen lana goraipatu du.

Patxi Agirrezabala. Argazkia: ELA
Patxi Agirrezabala. Argazkia: ELA
Patxi Agirrezabala. Argazkia: ELA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Agirrezabala ELA sindikatuko Komunikazio arduraduna eta zerbitzu publikoen federazioan idazkari nagusi izandakoa hil egin da, gaixotasun baten ondorioz.

Agiri baten bidez, ELAk “doluminik sentikorrenak” eman dizkie Agirrezabalaren senide eta lagunei, eta “Euskal Herriko langileriaren alde hainbat urtetan egin zuen borroka eredugarria” goraipatu du.

Patxi Arrizabalaga Mundiñano Zarautzen jaio zen, 1958an. Sindikalgintzako ibilbidea Zarauzko ikastolan hasi zuen, langileen ordezkari moduan. Ondoren, ELA-Irakaskuntzako arduraduna izan zen, eta zerbitzu publikoen federazioko idazkari nagusi kargua ere izan zuen gero.

2007an, ELA sindikatuko komunikazio ardura hartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Albisteak