Gizartea -

Gipuzkoa

Tolosako Ezpala Gaztetxea hustu dute

Ertzaintza 04:30ean iritsi da eta Udaltzaingoak baieztatu du horretarako agindua jaso dutela, baina ez du xehetasun gehiagorik eman. Gazte Asanbladak salatu du agindurik erakutsi gabe sartu direla.

Ezpala Gaztetxea jendez hustu dutenean.
Ezpala Gaztetxea jendez hustu dutenean.
Ezpala Gaztetxea jendez hustu dutenean.

M.G | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Ezpala Gaztetxea hustu dute gaur goizaldean, Tolosako Gazte Asanbladak eta Udaltzaingoak jakitera eman dutenez.

Tolosako Gazte Asanbladak salatu du 04:30ean iritsi dela Ertzaintza gaztetxea hustera, eta inolako agindurik erakutsi gabe egin duela.

Bestalde, Udaltzaingoak baieztatu egin dio eitb.eus-i gaztetxea husteko agindua jaso dutela, baina ez du zehaztu nahi izan agindua nondik iritsi den.

Tolosako gazteek abenduaren 23an okupatu zuten Izaskunera bidean dagoen aldapan kokatutako eraikina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Tolosa azken orduko albisteak EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Gazteak gaur