Gizartea -

Kalamua

Pannagh elkarteak helegitea jarriko du Gorenaren kondenen aurka

Espetxe zigorrak eta isunak "neurrigabeak" eta "bidegabeak" direla salatu dute.

Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentea. EiTB
Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentea. EiTB
Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pannagh kalamu erabiltzaileen elkarteak helegitea jarriko du Auzitegi Gorenak abenduan ezarritako kondenen aurka, epaia "erabat politikoa" dela eta akusatuen oinarrizko eskubideak urratzen dituela argudiatuta.

Gorenak urtebete eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien Martin Barriuso elkarteko presidenteari eta beste kide bati, eta sei hilabetekoa beste bi bazkideri. Gainera, 250.000 euroko isunak ere ezarri zituen.

Prentsaurreko batean, Barriusok salatu du epaia "neurrigabea" eta "bidegabea" dela. Horregatik, epaia baliogabe uztea eskatuko dute, eta, helegite horrek aurrera egin ezean, Auzitegi Konstituzionalera eta Giza Eskubideen Europako Justizia Auzitegira joko dutela aurreratu dute, epaia ezartzea galarazteko.

Barriusoren esanetan, droga saltzea egotzita kondenatu dituzte, baina hori ez dutela "frogatu" azaldu du. Izan ere, kalamua saltzeko "arrisku potentziala" zegoela baino ez du zehaztu auzitegiak.

Elkarteko buruak eskerrak eman dizkie EH Bilduri, Podemos-Ahal Duguri, Ezker Anitza-IUri, Arartekoari eta Celina Pereda Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun arloko zuzendari ohiari, babesa emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak