Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

Gizon bat zauritu da Arrasaten, auto eta autobus baten arteko talkan

Autoaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik. Ondoren, Txagorritxu Ospitalera eraman dute, anbulantzia batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko 55 urteko gizon bat zauritu da gaur, bere autoak bidaiaririk ez zeraman autobus baten kontra talka eginda. Istripua GI-627 errepidean izan da, Arrasaten (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 05:10 aldera gertatu da, eta Opel Vectra batek Pesa enpresaren autobus baten aurka talka egin du, aurrez aurre.

Autoaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik. Ondoren, Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman dute, anbulantzia batean.

Istripuaren ondorioz, Aretxabaletarako erreia itxita egon da, 06:40ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Gipuzkoa Arrasate Gasteiz berriak