Gizartea -

Sagarminaga kalean

20 pertsona etxetik atera behar izan dituzte Bilbon sute batengatik

Sua 08:30 aldera piztu da Sagarminaga kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta sutea itzali dute dagoeneko.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 bat pertsona badaezpada euren etxeetatik atera behar izan dituzte sute baten ondorioz Bilboko Sagarminaga kalean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Antza denez, sua 08:30 aldera piztu da. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta sutea itzali dute dagoeneko. Ez da inor zauritu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak Albisteak