Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

Gertaera goizaldean izan da, 2:50 inguruan, Txagorritxu auzoan partekatzen duten etxebizitzan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak gaur goizaldean, 47 urteko bikotekideari erasotzeagatik, Txagorritxu auzoan biek partekatzen duten etxebizitzan.

Arabako hiriburuko Udaltzaingoak jakinarazi duenaren arabera, erasoa goizaldean gertatu da. 02:50 aldera, emakumeak Poliziak deitu dio, bere bikotekideak eraso egin dioela esanez.

Agenteak etxebizitzara bertaratu direnean, emakumeak zauriak zituela egiaztatu dute; horrenbestez, Txagorritxu Ospitalera eraman dute bertan artatzera. Ondoren, etxera itzuli ahal izan da.

Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du, eta polizia-etxera eraman dute, genero indarkeria leporatuta.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Gasteiz Eguneko albisteak