Gizartea -

Rennes (Frantzia)

Pertsona bat garun-heriotza egoeran, botika baten eraginez, Frantzian

Botika baten saiakuntza terapeutikoan parte hartzen ari zen, eta beste bost lagun ere ospitaleratuta daude.

Sendagaiak
Sendagaiak
Proba terapeutiko batek garun heriotza eragin dio boluntario bati Frantzian

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat garun-heriotza egoeran dago eta beste bost Rennes hiriko (Frantzia ipar-mendebaldea) unibertsitate-ospitalean daude, larri, botika baten saiakuntza terapeutikoan parte hartu ostean.

"Oso istripu larria da" adierazi du Frantziako Osasun Ministro Marisol Tourainek. Parisen egin duen prentsaurreko labur batean ez du zehaztasun gehiago eman nahi izan, arratsaldean emango baititu Rennesera egingo duen bidaian.

Osasun sailak ohar baten bidez jakitera eman duen informazioaren arabera, "laborategi europar" bat zebilen aipatutako proba egiten, ahotik hartzen den botika batekin. Saiakuntza "baimendutako zentro pribatu batean egiten ari zen, saiakuntza klinikoak egiten berezituta dagoena".

France Info irrati-kateak azaldu duenez, probatzen zebiltzan botika Portugaleko farmazia-konpainia baten analgesiko bat zen. Saiakuntzak Biotrial enpresan egiten zebiltzan, Rennesen duen bere zentro nagusietako batean.

Medikamentuen Osasun Segurtasunaren Agentzia Nazionalak proba bukatutzat eman du, eta parte-hartzaile guztiekin jarri da harremanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Osasun albisteak Medizinak albisteak Industria farmazeutikoa