Gizartea -

Bilbo

Frank Gehry zubia, zabalik

Zorrotzaurren sartzeko bide bakarra da orain, aurrerantzean ingurua uharte bihurtzeko lanak egiten ibiliko baitira.

Asteartean irekiko dute Frank Gehry zubia. EFE
Asteartean irekiko dute Frank Gehry zubia. EFE
Frank Gehry zubia ireki dute Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Frank Gehry zubia ireki dute gaur, 10:40an, bai oinezkoentzat, bat ibilgailuentzat, eta Zorrotzaurrerako sarbide bakarra da, horrenbestez.

Udaletik azaldu dutenez, Euskaldunako biribilgunearen inguruak itxita daude jada, Zorrotzaurre uharte bihurtzeko lanak abiatzeko.

Frank Gehry zubiak Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre lotzen ditu, Julio Urquioren kalearen parean.

Zubia irekitzearekin batera, Bilbobuseko A4 linearen (Zorrotzaurre-Deustu) ibilbide aldatu dute.

Frank Gehry zubia Bilbo

Horrela sartuko dira ibilgailuak Zorrotzaurren. Infografia: Bilboko Udala

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Eguneko albisteak