Gizartea -

EAE-n

Eskoletatik zenbait pintura marka erretiratzea agindu du Jaurlaritzak

Toxikoak direla ohartarazi du Hezkuntza Sailak, baina horretarako kopuru handiak irentsi behar direla gaineratu du.

Umeak eskolan
Umeak eskolan
Umeak eskolan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskuekin erabiltzekoa den zenbait pintura marka erretiratzea agindu die haurreskolei eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, toxikoak baitira kantitate handitan irensten badira.

EAEko, Espainiako eta Europako kontsumo erakundeek alerta piztu dute, Jovi, Stylex eta Bruynzeel marken pinturek metal astunak dituztelako.

Produktu horiek dagoeneko erretiratu dituzte merkatutik, baina EAEko agintariek abisua igorri diete ikastetxeei, baten bat ote duten egiaztatu, eta erretira dezaten.

pintura toxikoa eus

Toxikoak diren pinturetako batzuk. Iturria: Kontsumobide

Nolanahi ere, umeak arriskuan egon ez direla azaldu dute Jaurlaritzatik, produktu horiekin toxikatzeko kopuru handiak irentsi behar direlako.

Aipatutako produktu toxikoei buruzko informazioa erakunde hauen webguneetan dago eskuragarri: Kontsumobide, Espainiako Kontsumo Agentzia eta Europako Batzordearen Alerta Sarea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Gizartea albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 KontsumoBIDE