Gizartea -

Zirkulazioa

Gizon bat hil da Deban, auto-ezbeharrean

62 urteko gizon bat hil da, Endoia auzoan izandako trafiko-ezbeharrean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

62 urteko gizon bat hil da bere autoa errepidetik atera ostean

1:38

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizon bat hil da gaur Deban, Endoia auzoan izandako trafiko-ezbeharrean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

09:30 aldera izan da ezbeharra, lekuko batek gorpu bat aurkitu du, Debako Endoia auzoko zelai batean. Ertzaintzak ezbeharra izan duen auto bat aurkitu du gorputik gertu.

Gertakariaren nondik norakoak ezagutzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa